Ir al contenido principal

Basque Country Novuss


2025-07-30

Uztailaren 30ean, astezkenean, Bilboko II. Novuss Txapelketako bigarren eta eguna jokatu genuen. Azken eguna izan zen. 6 partida jokatu genituen eta lehia handia egon zan. Azkenean Egoitzek irabazi zuen txapelketa baina Joseba Zubiaurrek eta Joseba Fernandezek oso ondo jokatu zuten. Sailkapenean uztailaren 15ean jokatutako partidak ere kontuan hartu ditugu. Beraz, hauek izan ziren emaitzak eta txapelketako azken emaitza.

 Egoitz Campo 8-5 Joseba Zubiaurre

Joseba Fernández 8-4 Daniel Barrientos

Joseba Fernández 8-6 Egoitz Campo

Joseba Zubiaurre 8-5 Daniel Barrientos

Joseba Zubiaurre 8-6 Joseba Fernandez 

Egoitz Campo 8-6 Daniel Barrientos

 

Azken Sailkapena

1-Egoitz Campo 3 garaipen (+9) - Euskal Herria 

2-Joseba Zubiaurre 3 garaipen (+5) - Euskal Herria

3-Joseba Fernández 2 garaipen (+4) - Euskal Herria

4-David Moreno garaipen bat (+1) - Euskal Herria

5-Jan Dabi Romero garaipen bat (+1) - Euskal Herria

6-Daniel Barrientos garaipenik ez (-10) - Euskal Herria

7-Mikel Torde garaipenik ez (-7) - Euskal Herria

8-Jon Proaño garaipenik ez (-3) - Euskal Herria


Azkenengo postuetan garrantzia handiagoa ematen diogu jokatutako partida kopuruari eta ez sartutako piezen kopuruaren diferentziari.

 Argazkiak











 

 

 

 2025-07-15

Uztailaren 15ean Deuston elkartu ginen, Ugasko auzoan eta Bilboko II. Novuss Txapelketa jokatzen hasi ginen. Banan-banakakoa jokatu genuen eta ziuraski uztailaren 29ean edo 30ean txapelketa honetako bigarren egun eta azken jaurdunaldia jokatuko dugu. Hauek izan ziren aurreko astearteko emaitzak:

Jan Dabi Romero 8-7 Daniel Barrientos

David Moreno 8-7 Mikel Torde

Egoitz Campo 8-2 Mikel Torde

Joseba Zubiaurre 8-5 Jon Proaño


Argazkiak








Apirilaren 11

          Apirilaren 1ean eta 11n Trapagan eta Elorrietan geratu ginen hurrenez hurren. 10 jokalari elkartu ginen guztira eta binakako Euskal Herriko II. Novuss Txapelketa antolatu genuen. Trapagaranen lehenengo partidak jokatu genituen eta Elorrietan azken errondak. Bost bikote egin genituen eta hiru errona jokatu genituen: aldez aurrekoa, semifinalak eta azken errondan,  3º eta 4º posturako partida eta finala.  

Lehenengo partida

Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre 3-0 Ivan Carballo/ Josu Royuela

Semifinalak

Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre 3-2 Jon Ander Gil/ Galder Etxebarria

Mikel Torde/ Axel Pernett 3-1 Daniel Barrientos/ Jon Proaño

3º and 4 º posturako partida

Daniel Barrientos/ Jon Proaño 3-2 Jon Ander Gil/ Galder Etxebarria

Finala

Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre 3-1 Mikel Torde/ Axel Pernett

 

Euskal Herriko II. Novuss Txapelketa (Binaka)

Posizioa

Jokalarien izenak

Puntuak

Herrialdea

1

Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre

9

Euskal Herria

2

Mikel Torde/ Axel Pernett

4

Euskal Herria

3

Daniel Barrientos/ Jon Proaño

4

Euskal Herria

4

Jon Ander Gil/ Galder Etxebarria

4

Euskal Herria

5

Ivan Carballo/ Josu Royuela

0

Euskal Herria

 Argazkiak


Apirilaren 1ean, Trapagan











Apirilaren 10ean, Elorrietan (Bilbo)






















2024-12-19

Aurreko astean, abenduaren 12an Santutxun eta 14an Elorrietan Beach Tennis eta Kirol Gutxituen eta Euskal Elkarteak, Novuss sailak, Euskal Herriko II. Novuss Txapelketa antolatu zuen; banan-banakoa. Aurten erabaki dugu bi egunetan egitea partidu gehiago jokatzeko. Ostegunean, hilaren 12an, Santutxun elkartu ginen; Lidl supermerkatu ondoan dagoen frontoian. Handik bi egunera, hilaren 14an, Bilboko Elorrieta auzoan geratu ginen. Euria egiten zuenez babestuta dagoen gune batean elkartu ginen eta mahaiak jarri ondoren txapelketarekin hasi ginen.

 Partida ugari jokatu genituen eta azkenean Egoitz izan zen garaipen eta puntu gehien lortu zituen jokalariak. Dena den, David eta Maximo ere aipatu behar ditugu ikaragarri jokatu zutelako, Egoitz baino hobeto baina Egoitzek partida gehiago jokatu zituenez irabaztea lortu zuen. Dena ondo badoa 2025eko apirilean Euskal Herriko II. Novuss Txapelketa egingo dugu, baina banakakoa. Hona hemen emaitzak

Abenduren 12an

Egoitz Campo 3-1 Joseba Zubiaurre

Maximo Kulachenok 3-1 Jon Ander Gil

Joseba Zubiaurre 3-1 Jon Ander Gil

Maximo Kulachenok 3-2 Egoitz Campo

Egoitz Campo 3-2 Maximo Kulachenok

 

Abenduaren 14an

Egoitz Campo 3-1 Galder Etxebarria

David Bilbao 3-1 Joseba Zubiaurre

Andi Erromo 3-2 Jon Ander Gil

David Bilbao 3-1 Egoitz Campo

David Bilbao 3-2 Maximo Kulachenok

Maximo Kulachenok 3-2 Egoitz Campo

Egoitz Campo 3-1 Luis Getxo

Joseba Zubiaurre 3-1 Galder Etxebarria

Egoitz Campo 3-1 Luis Getxo

 

Sailkapena
1-Egoitz Campo (Euskal Herria)
2-Maximo Kulachenok (Euskal Herria)
3-David Bilbao (Kolonbia)
4-Joseba Zubiaurre (Euskal Herria)
5-Jon Ander Gil (Euskal Herria)
6- Andi Erromo (Euskal Herria)
7-Luis Getxo (Euskal Herria)
8-Galder Etxebarria (Euskal Herria)
 

Argazki batzuk


 













 

2024-08-08

Bilboko I. Novuss Txapelketa (banan-banakoa)

Atzo, abuztuaren 7an, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak, Novuss Sailak, Bilboko I. Novuss Txapelketa (banan-banako modalitatean) antolatu zuen.  5 jokalari elkartu ginen eta hiru erronda jokatu genituen.

Egoitzek bi partidak irabazi zituen, semifinaletan Joseba Fernandezen aurka eta gero finalean Luisen aurka. Luisek bere lehenengo partidua irabazi zuen semifinaletan Daviden kontra jokatu zuenean, eta Joseba Fernandezek bere bigarrena irabazi zuen David Cearen aurka jokatzean 3º eta 4º posturako partidan. Landerrek ere parte hartu zuen, partida bat jokatu zuen baina ez zuen irabazi. David Ceak eta Joseba Fernandezek, jokalari berriak, oso ondo jokatu zuten eta esan ziguten Novuss-a gustatu zitzaiela eta saiatuko direla hurrengoetan etortzen novuss-en jokatzeko. 

 Emaitzak:

Lehenengo erronda

David Cea 8-1 Lander Campo

Semifinalak

Egoitz Campo 8-5 Joseba Fernandez

Luis Getxo 8-6 David Cea

 

3º and 4º posturako partida

Joseba Fernández 8-7 David Cea

 

Finala

Egoitz Campo 8-6 Luis Getxo


Sailkapena

1-Egoitz Campo - 2 garaipen (Euskal Herria)

2-Luis Getxo - garaipen bat (Euskal Herria)

3-Joseba Fernández - garaipen bat (Euskal Herria)

4-David Cea - garaipen bat (Euskal Herria)

5-Lander Campo - garaipenik ez (Euskal Herria)


Argazki batzuk










2024-05-24


Aurreko ostegunean, maiatzaren 16an, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak, Novuss sailak, Leioako I. Novuss Txapelketa antolatu zuen, banan-banakako txapelketa. Berez, ez genuen kriterio jakin bat jarraitu partidak jokatzeko. Hainbat partida jokatu genituen. Egoitz txapelketaren irabazlea izan zen. Luisek eta Josebak beste garaipen lortu zituen, bi, baina Luisen aurrean geratu zan arerio "indartsuagoen" aurka jokatu zuelako eta Josebaren aurretik ere bai, berari irabazi ziolako. Oso ondo pasatu genuen benetan. Uztailean edo abuztuan San Ignazioko Txapelketa egingo dugu. Hemen uzten dizkizuegu emaitzak, sailkapen nagusia eta argazki batzuk:

Emaitzak

Egoitz Campo 1-0 Joseba Zubiaurre

Luis Getxo 1-0 Daniel Barrientos

Egoitz Campo 1-0 Andi Erromo

Luis Getxo 1-0 Jon Ander Gil

Joseba Getxo 2-0 Felipe Haase


Sailkapena

1-Egoitz Campo 2 garaipen , +11 koefizientean        (Euskal Herria) 

2-Joseba Zubiaurre 2 garaipen , +10 koefizientean     (Euskal Herria) 

3-Luis Getxo 2 garaipen , +3 koefizientean                (Euskal Herria)

4-Andi Erromo 0 garaipen, +7 koefizientean                (Euskal Herria)

5-Felipe Haase 0 garaipen, +6 koefizientean                (Kolonbia)

6-Daniel Barrientos 0 garaipen, +5 koefizientean      (Euskal Herria)

7-Jon Ander Gil 0 garaipen, +5 koefizientean             (Euskal Herria)


Argazki batzuk













2024-03-31

Aurreko astezkenean, martxoaren  27an, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen eta Euskal Elkarteak, Novuss sailak, Euskal Herriko I. Novuss Txapelketa antolatu zuen; binakako modalitatea. Bilboko Elorrieta auzoan geratu ginen, berriz ere. Oraingoan Elorrietako saskibaloi zelaian jokatu genuen. 4 bikote egin genituen eta gero bi txanda jokatu genituen: lehenengoan final erdiak, eta bigarrenean 3º eta 4º posturako partida eta finala. Andoni eta Jon Ander izan ziren txapeldunak bi partidak irabazi ondoren. Denek ondo pasatu zuten, abenduko txapelketan bezala eta nahiko gustatu zitzaien Novuss-a jokalari berriei. Udan gauzak ondo badoaz beste txapelketa bat egingo dugu, Derioko txapelketa. Hona hemen emaitzak; azken sailkapena eta argazki batzuk.

Emaitzak

Final erdiak

Andoni Mariezkurrena/ Jon Ander Gil 3-1 Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre

Alain Ibañez de Opakua/ Jan Dabi Romero 3-2 Daniel Barrientos/ Asier Bilbao

3º eta 4º posturako partti

Egoitz Campo/ Joseba Zubiaurre 3-2 Daniel Barrientos /Asier Bilbao

Final

Andoni Mariezkurrena/ Jon Ander Gil 3-2 Alain Ibañez de Opakua/ Axel Pernett


Sailkapena
1-Andoni Mariezkurrena (Euskal Herria) / Jon Ander Gil (Euskal Herria)
2-Alain Ibañez de Opakua (Euskal Herria) / Jan Dabi Romero (Euskal Herria)
3-Joseba Zubiaurre (Euskal Herria) / Egoitz Campo (Euskal Herria)
4-Daniel Barrientos (Euskal Herria) / Asier Bilbao (Euskal Herria)

 

Argazki batzuk










 



2023-12-23

Duela bi aste, hilaren 7an,  Beach Tennis eta Kirol Gutxituen eta Euskal Elkarteak, Novuss sailak, Euskal Herriko I. Novuss Txapelketa antolatu zuen; banan-banakoa. Bilboko Elorrieta auzoan geratu ginen. Euria egiten zuenez babestuta dagoen gune batean elkartu ginen eta mahaiak jarri ondoren txapelketarekin hasi ginen. Hiru txanda jokatu genituen: final-laurdenak, final erdiak, 3º eta 4º posturako partida eta finala. Alain izan zen txapelduna eta erakutsi zuen arerio oso gogorra izango dela ondorengo txapelketetan. Denek ondo pasatu zuten eta asko gustatu zitzaien Novuss-a. Apirilean gauzak ondo badoaz beste txapelketa bat egingo dugu. Hona hemen emaitzak; azken sailkapena eta argazki batzuk

Emaitzak

Final-laurdenak

Egoitz Campo 3-2 Daniel Barrientos
Alain Ibañez de Opakua 3-1 Javier Muñoz
Axel Pernett 3-0 Maximo Kulachenok
Andoni Mariezkurrena 3-2 Joseba Zubiaurre
Final erdiak
Alain Ibañez de Opakua 3-1 Andoni Mariezkurrena
Egoitz Campo 3-0 Axel Pernett
3º and 4 posturako partida
Axel Pernett 3-1 Andoni Mariezkurrena
Finala
Alain Ibañez de Opakua 3-1 Egoitz Campo

Sailkapena
1-Alain Ibañez de Opakua (Euskal Herria)
2-Egoitz Campo (Euskal Herria)
3-Axel Pernett (Kolonbia)
4-Andoni Mariezkurrena (Euskal Herria)
5-Joseba Zubiaurre (Euskal Herria)
6-Daniel Barrientos (Euskal Herria)
7-Javier Muñoz (Euskal Herria)
8-Maximo Kulachenok (Euskal Herria)

Argazki batzuk
















  2023-01-03

   In this page we will inform about all the novuss tournaments that we organize here in Bilbao and surroundings (Basque Country). Remember that the Basque Association of Beach Tennis and Minority Sports is a provisional member of FINSO, Federation International of Novuss-Sport Organizations, since November 2021. 

    This year during 2023 we will pay the required fee and before April we will buy two Novuss tables with the necessary material to be able to organize the I. Basque Country Novuss Championship in June 2023 in Bilbao, of course, if all goes well. We also hope that the results of the first Basque Country Championship of Novuss can be posted on the official page of FINSO in the results or news section and we could participate in the World Ranking. Finally, we hope to be able to participate in a European or World Championship organized by FINSO and represent the Basque Country. We will also try to promote the game in Basque schools. In the coming weeks we will add more information to this section.

---------

    Gure elkarteko blog-aren atal honetan Euskal Herrian antolatuko ditugun Novuss jokoaren gaineko berriak igoko ditugu: Mahai berrien erosketa, txapelketetako emaitzak, sailkapenak eta argazkiak, albisteak, arauak... etab. Gogoratu Beach Tennis eta Kirol Gutxien Euskal Elkartea FINSO-ki kidea da, hots, Federation International of Novuss-Sport Organizantions-ekoa 2021ko azarotik.

    2023an zehar ordainduko dugu FINSO-kk eskatu zigun dirua federakundeko kideak bihurtzeko eta apirila baino lehen Novuss-eko bi mahai erosiko ditugu ekainean Euskal Herriko I. Novuss Txapelketa antolatu ahal izateko, dena ondo badoa, noski. Espero dugu txapelketa horretako emaitzak FINSO-ko web orrialdean jartzea, "emaitzen" edo "berrien" atalean eta posiblea bada espero dugu emaitz horiek erabili ahal izatea Munduko rankinerako. Bestalde, espero dugu FINSO-k antolatzen duen Europako edo Munduko Txapelketara joan ahal izatea Euskal Herria ordezkatzera. Horrez gain, saiatuko gara novuss Euskal Herriko eskolatan bultzatzea. Hurrengo asteetan informazio gehiago gehituko dugu hemen.

Comentarios

Entradas populares de este blog