Ir al contenido principal

Cornhole Basque Country

Azken 10 egunetan Euskal Herriko Cornhole-ko I. Txapelketa antolatu dugu. Uztailaren 15ean,17an eta 23an Cornholen aritu ginen. Duela hilabete batzuk Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak atal berri bat sortu zuen Euskal Cornhole Elkarte izenekoa eta talde hau "Cornhole  Europa" elkarteko kide bihurtu zen, ondorengo link-ean ikus daitekeen bezala: https://www.cornholeeuropa.com/club.
Europako Elkarte honen kideak garenez honek antolatzen dituen txapelketetan parte hartu ahal dugu. Egun hauetan Bigarern Europako Birtual Txapelketan parte hartu dugu. Gure jaurtiketak euskal txapelketarako zein Europako Txapelketarako baliagarriak izan dira.
Hona hemen emaitzak

I. Euskal Herriko Cornhole Txapelketako Sailkapena

1-Egoitz Campo
2-Lisandra Cruz
3-Luis Getxo
4-Daniel Barrientos
5-Monica Vaqueiro
6-Jon Cousillas

Comentarios

Entradas populares de este blog